Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Gertuko komunikabideen II. jardunaldia: balio soziala

Nabigazioa
Errota

2014eko abenduaren 10ean. Aretxabaletako campusa

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom ikerketa taldeak antolatuta, Gertuko komunikabideen bigarren jardunaldia izango da 2014ko abenduaren 10ean. Jardunaldiaren helburua da Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko gertuko komunikabideen egoera ezagutzea eta ezagutaraztea, eta unibertsitatearen, sektorearen eta administrazioaren elkargune izatea.

Oraingo edizioan, euskarazko komunikabideen errentagarritasun soziala ikertzea helburu duen ikerketa proiektua aurkeztuko du Hezikom ikerketa taldeak. Halaber, 2013-2014 ikasturtean, Tokikom elkartearen laguntzarekin egindako beste ikerketa baten emaitzak ere aurkeztuko ditu, estreinakoz: euskal Pirinioetako euskarazko komunikabideen egoera aztertu eta ikusi zein aukera dagoen elkarrekin plataforma digital bat sortzeko. Kataluniako eta Andaluziako tokiko komunikabideei buruz egindako ikerketak ere ezagutuko dira, bertako ikerlarien eskutik.

Aurten, jardunaldiaren bigarren edizioa izango da. Iazkoa Tokikom elkartearekin batera antolatu zen, eta bertan eman ziren ezagutzera euskarazko tokiko komunikabideen erradiografiari buruzko datuak.